Industria astunerako piezen planopeko mekanizazioa

Urumea Mekanizatuak

Urumea Mekanizatuak gara, 2006. urtean sortutako enpresa, industria-mekanizazioan eta piezen planopeko fabrikazioan espezializatua. 

Pieza mekanikoak konpontzen zituen enpresa gisa hasi ginen, baina, denborarekin, eboluzionatu egin dugu, eta proiektu konplexuetarako ekoizpen-ahalmena dugun industria-hornitzaile bihurtu gara.
2006. urtean sortutako enpresa, industria-mekanizazioan eta piezen planopeko fabrikazioan espezializatua; ordezko pieza kritikoak fabrikatzen ditugu

Konponketa-tailerra jatorrian 

Gure sustraiak industria-makineriaren mantentze-lanei eta konponketari lotuta daude. 2017. urtera arte, industria-makineriaren inguruko ezagutza praktikoa garatu genuen. Ezagutza horrek atzeranzko ingeniaritza egiteko eta jatorrizko dokumentazio teknikorik gabe ere arazoak konpondu ahal izateko ahalmenera eraman gaitu. 

 

Industria-ekoizpenerako bilakaera

2017. urtea inflexio-puntua izan zen guretzat. Etapa horretan, industriarako piezen planopeko ekoizpenaren aldeko apustu garbia egiten hasi ginen. Gure fabrikazio-ahalmena handitu eta gure egungo instalazioetara etorri ginen. Zabalkuntzaren zati handi bat 2019tik 2020ra bitartean egin zen, Kena 5 enpresak gurekin bat egin zuenean. Enpresa hori sartzean, egungo egitura finkatu genuen: industria-arloko konponketan genuen esperientzia eta makineria-fabrikatzaileentzako eta industria-enpresentzako planopeko mekanizaziorako orientazio garbia uztartu genituen. 

Bulego teknikoa eta bezeroarentzako laguntza 

Urumea Mekanizatuak enpresan, bulego propioa dugu, eta software espezializatua erabiltzen da bertan, hala nola:

 

  • SolidWorks
  • CamWorks
  • Autocad
  • Fusion 360

Horri esker, bezeroak bidalitako 3D modeloetan oinarrituta lan egin dezakegu zuzenean, eta mekanizazio-programazioa modu efizienteagoan prestatu dezakegu. Gainera, taldeak proiektuaren bideragarritasunari buruzko aholkularitza teknikoa eskaini dezake, eta diseinuan edo fabrikazio-prozesuan egin daitezkeen hobekuntzak detektatzen lagundu.

Pieza konplexuetarako industria-bazkidea

Gure esperientziari, azpiegiturari eta talde teknikoari esker, Urumea Mekanizatuak enpresan lankidetzan dihardugu pieza konplexuak serie laburretan eta doitasun- eta fidagarritasun-betekizun handiekin fabrikatu behar dituzten industria-enpresekin. 
Enpresaren jarduera bi arlotan egituratuta dago nagusiki:
 
  • Industria-makineriarako planopeko mekanizazioa
  • Ordezko piezen fabrikazioa eta multzo mekanikoen konponketa
Eta, hori guztia, ekoizpen-baliabide propioekin, kalitate-kontrolarekin eta piezak Euskal Autonomia Erkidegoko industria-ingurunean entregatzeko ahalmen logistikoarekin.