Industria astunerako piezen planopeko mekanizazioa

Kalitate-kontrola

Osagai bakoitza planoaren zehaztapenei jarraikiz fabrikatzen da, eta dimentsio-kontrolak eta egiaztapen teknikoak egiten dira fabrikatzen den aldian eta entregatu aurretik.

Dimentsio-kontroleko gela

Gure tailerrean dimentsio-kontroleko eta metrologiako gela espezifiko bat dago, eta mekanizatutako piezen azken egiaztapenak egiten ditugu bertan. 
Gune hori 20 ºC-tan klimatizatuta eta geometriak, perdoiak eta dimentsio kritikoak egiaztatzeko aukera ematen duten doitasun handiko neurketa-tresnez hornituta dago.


Metrologia-ekipamendua

Piezak kontrolatzeko, hainbat neurketa-sistema ditugu:

  • Hexagon softwarea duten bi makina tridimentsional finko.
  • Neurketa-beso eramangarri bat, Hexagon markakoa. 

Ekipamenduarekin, tamaina ertaineko piezak zein dimentsio handiko osagaiak neurtzen ditugu zuzenean tailerrean edota ekoizpen-eremuan. 

Kalitate-sistemaren etengabeko hobekuntza

Urumea Mekanizatuak enpresa ISO 9001 ziurtagiria lortzeko prozesuan dago gaur egun, gure barne-prozedurak indartzeko eta kalitatearen kudeaketa-sistema finkatzeko helburuarekin. 
Arau hori ezartzeak prozesuak estandarizatzea eta ekoizpenaren kontrola hobetzen jarraitzea ahalbidetuko digu. 

 

Pieza bakoitzaren kontrola eta trazabilitatea

Prozesu gehienak gure tailerrean egiten ditugunez eta ekoizpena eta prozesuak kudeatzeko sistema bat dugunez gero, eskaera bakoitzaren aurrerapenaren erregistro bat dugu. Prozesuaren trazabilitate handiagoa izateko informazioa eskaintzen dugu, eta barneko zein kanpoko egoeraren jarraipena egiteko aukera ematen dugu.

Jarraipen-atari bat dugu, eta zure eskaeraren aurrerapenaren ehunekoa kontsultatu ahal izango duzu bertan, denbora errealean.