Industria astunerako piezen planopeko mekanizazioa
Atzeranzko ingeniaritzaren bidez industriako ordezko piezak fabrikatzeko eta makineria konpontzeko zerbitzua; pieza kritikoak fabrikatzen ditugu, baita planorik eta dokumentaziorik gabe ere

Ordezko piezen fabrikazioa 

Industriako ordezko piezak fabrikatzeko eta makineria konpontzeko zerbitzua dugu. 

Makina bat matxura batengatik gelditzen denean, arazoa transmisio-sistemako pieza zehatz bat izaten da askotan. Kasu horietan, makina berriz abian jartzeko beharrezkoa den ordezko pieza fabrikatu dezakegu, baita jatorrizko planoak ez ditugunean ere. 

Ordezko piezen fabrikazioa 

Industriako ordezko piezak fabrikatzeko eta makineria konpontzeko zerbitzua dugu. 

Makina bat matxura batengatik gelditzen denean, arazoa transmisio-sistemako pieza zehatz bat izaten da askotan. Kasu horietan, makina berriz abian jartzeko beharrezkoa den ordezko pieza fabrikatu dezakegu, baita jatorrizko planoak ez ditugunean ere. 

Industria-makineriarako atzeranzko ingeniaritza

Dokumentazio teknikorik ez izatea edo matxura identifikatu gabe egotea ohikoa izaten da gure enkarguetan. Gure lanaren barruan, kaltetutako osagaia edo mekanismoa aztertzen dugu. Gure konponketa-prozesuaren barruan, honako hauek sartzen dira: 
  • Matxuratutako makina edo osagaia jasotzea
  • Desmuntatzea eta akatsa aztertzea
  • Kaltetutako pieza identifikatzea
  • Ordezko pieza mekanizazio bidez fabrikatzea
  • Multzoa muntatu eta egiaztatzea

Gure ikuspegiak pieza kritikoak erreproduzitzeko aukera ematen digu, baita jatorrizko fabrikatzaileak jada dokumentaziorik edo ordezko piezarik ematen ez duenean ere.

Harremanetarako

Transmisio mekanikoen konponketa 

Egiten ditugun konponketen zati handi bat makineriaren transmisio-elementuei lotuta dago. Izan ere, pieza baten higadurak edo hausturak instalazio oso bat geldiaraz dezake. Fabrikatu edo konpondu ohi ditugun osagaien artean, honako hauek aipa daitezke: 

 

  • Transmisio-ardatzak
  • Engranajeak eta koroak
  • Tamaina handiko piñoiak
  • Kaxa erreduzitzaileen osagaiak
  • Industria-sistemen elementu mekanikoak 

Pieza horiek makina astunen parte izaten dira, eta geldialdiek zuzeneko eragina izaten dute makina horien ekoizpenean; beraz, funtsezkoa da ordezko piezak bizkor fabrikatzea. 

Honako sektore hauetarako ordezko piezak egin ditugu:
 
  • Siderurgia
  • Ontzigintza
  • Makineria astuna
  • Energia eta sektore eolikoa
  • Papergintza
  • Industria-makineria astuna 

Gure piezak testatu egiten dira, eta sektoreko baldintza gogorrak jasateko gai izango direla ziurtatzen dugu.